Zurekin dugun konpromisoa

Tinder-en, zure pribatutasuna da lehentasun nagusia. Ezagutzen eta maite dituzun zerbitzu eta produktuak diseinatu eta eraikitzean, zure pribatutasuna jartzen dugu erdigunean. Horrela, konfiantza osoa izango duzu haiengan eta konexio esanguratsuak eraikitzean zentratuko zara.

Eskertzen dizugu gugan konfiantza izatea informazioa ematen diguzunean, eta hori ez dugu arinki hartzen.

Pribatutasunarekin dugun konpromisoa. Gure produktu eta zerbitzu guztiak zure pribatutasuna kontuan hartuta diseinatzen ditugu. Hainbat alorretako adituak inplikatzen ditugu (besteak beste, juridikoa, segurtasuna, ingeniaritza eta produktuen diseinua), gure erabakiak zure pribatutasunarekiko errespetu handienarekin hartzen direla ziurtatzeko.

Gardentasunarekin dugun konpromisoa. Zuk erabiltzen dituzun online zerbitzu asko erabiltzen ditugunez, badakigu informazio eza eta hizkuntza korapilatsuegia ohikoak direla pribatutasun-politiketan. Guk alderantziz jokatzen dugu: ahal dugun guztia egiten dugu gure Pribatutasun-politika eta erlazionatutako dokumentuak hizkuntza arruntean idazteko. Gure politikak irakurri ondoren gure pribatutasun-jardunbideak ulertzea nahi dugu!

Segurtasunarekin dugun konpromisoa . Zure datuak seguru mantentzen diharduten taldeak ditugu. Gure segurtasun-jardunbideak etengabe eguneratzen ditugu eta segurtasun-ahaleginetan inbertitzen dugu zure informazioaren segurtasuna hobetzeko.


Pribatutasun-gidalerroak

Ongi etorri Tinder-en pribatutasun-politikara. Eskerrik asko irakurtzeko denbora hartzeagatik.

Eskertzen dizugu zure informazioa guri emateko konfiantza, eta ahaleginak egingo ditugu konfiantza hori manten dezazun. Zer informazio eta zergatik biltzen dugun, nola erabiltzen den eta zure informazioaren inguruan zer aukera dituzun ulertzen duzula ziurtatuz hasten dira ahalegin horiek. Politika honek gure pribatutasun-jardunbideak hizkuntza arruntean deskribatzen ditu, hizkera juridikoa eta teknikoa ahalik eta gutxien erabiliz.

Pribatutasun-politika hau 2022ko urtarrilaren 17tik aurrera aplikatuko da. Pribatutasun-politika honen aurreko bertsioa (hemen eskuragarri) ordura arte aplikatuko da.

INDARRALDIAREN HASIERA : 2022ko urtarrilaren 17a

  1. Nortzuk garen
  2. Pribatutasun-politika hau non aplikatzen den
  3. Biltzen dugun informazioa
  4. Cookieak eta datuak biltzeko antzeko beste teknologia batzuk
  5. Informazioa nola erabiltzen dugun
  6. Informazioa nola partekatzen dugun
  7. Mugaz gaindiko datu-transferentziak
  8. Zure eskubideak
  9. Zenbat denboraz gordetzen dugun zure informazioa
  10. Haurren pribatutasuna
  11. Lanpostuetarako hautagaiak, kontratistak eta saltzaile-ordezkariak
  12. Pribatutasun-politikaren aldaketak
  13. Nola jarri gurekin harremanetan

Kaliforniako kontsumitzaileentzat

Mesedez, ikusi Kaliforniako pribatutasun-adierazpena Kaliforniako pribatutasun-eskubideei buruzko informazioa lortzeko.

1. Nor garen

Europako Esparru Ekonomikoan ("EEE"), Erresuma Batuan edo Suitzan bizi bazara, Pribatutasun-politika honen arabera zure informazioaren arduraduna ("datuen arduraduna") enpresa hau da:

MTCH Technology Services Limited

Tinder

WeWork Charlemont Exchange

42 Charlemont Street

Dublin 2, D02 R593

Irlanda

Japonian bizi bazara, zure informazioaz arduratzen den enpresa hau da:

MG Japan Services GK

4F Sumitomo Fudosan Azabu Bldg

1-4-1 Mita

Minato-ku,Tokyo 108-0073

Japonia

EEEtik, Erresuma Batutik, Suitzatik eta Japoniatik kanpo bizi bazara, zure informazioaren arduraduna hau da:

Match Group, LLC

8750 North Central Expressway

Suite 1400

Dallas, TX 75231

Ameriketako Estatu Batuak

2. Pribatutasun-politika hau non aplikatzen den

Pribatutasun-politika hau Tinder markako webgune, aplikazio, gertaera eta bestelako zerbitzuei aplikatzen zaie. Sinpletasuna lortzeko, horiek guztiak gure "zerbitzuak" gisa aipatzen ditugu Pribatutasun-politika honetan. Argi eta garbi gera dadin, pribatutasun-politika honetarako estekak gehitu ditugu aplikagarriak diren zerbitzu guztietan.

Baliteke zerbitzu batzuek beren pribatutasun-politika esklusiboa izatea. Zerbitzu batek bere pribatutasun-politika badu, politika hori aplikatuko da, ez Pribatutasun-politika hau.

3. Biltzen dugun informazioa

Ez dago esan beharrik ezin dizugula lagundu konexio esanguratsuak garatzen zuri buruzko informaziorik gabe, hala nola profilaren oinarrizko xehetasunak eta ezagutu nahi dituzun pertsona motak. Gure zerbitzuen erabilerari buruzko informazioa ere biltzen dugu (hala nola sarbide-erregistroak), baita bitartekarien informazioa ere (adibidez, gure zerbitzuetara zure sare sozialetako kontuaren bidez sartzen zarenean edo zure sare sozialetako kontuetatik informazioa kargatzen duzunean zure profila osatzeko). Informazio gehiago nahi baduzu, xehetasun gehiago ematen ditugu jarraian.

Ematen diguzun informazioa

Gure zerbitzuak erabiltzean informazio jakina ematea aukeratzen duzu. Horrek barne hartzen ditu:

  • Kontua sortzen duzunean, gutxienez zure telefono zenbakia eta helbide elektronikoa ematen dizkiguzu, baita zerbitzuak funtziona dezan beharrezkoak diren oinarrizko xehetasun batzuk ere, hala nola zure generoa eta jaioteguna.
  • Profila osatzen duzunean, informazio gehigarria parteka dezakezu gurekin, hala nola zure biografiari buruzko xehetasunak, interesak eta zuri buruzko beste xehetasun batzuk, baita argazkiak, bideoak eta antzeko edukia ere. Eduki jakin batzuk gehitzeko (irudiak edo bideoak, adibidez), kamera edo argazki-albuma atzitzeko baimena eman diezagukezu.
  • Ordainpeko zerbitzu batera harpidetzen zarenean edo zuzenean erosketa bat egiten duzunean (iOS, Android edo antzeko plataforma baten bidez beharrean), informazioa ematen diguzu guri edo gure ordainketa-zerbitzu hornitzaileari, hala nola zure zordunketa- edo kreditu-txartelaren zenbakia edo bestelako finantza-informazioa.
  • Inkestetan, eztabaida-taldeetan edo merkatu-azterketetan parte hartzen duzunean, gure produktu eta zerbitzuei buruzko iritzia ematen diguzu, gure galderei erantzuten diezu, eta testigantzak ematen dizkiguzu.
  • Gure promozio, gertaera edo lehiaketetan parte hartzea aukeratzen duzunean, erregistratzeko edo sartzeko erabiltzen duzun informazioa biltzen dugu.
  • Gure bezeroarentzako arreta-taldearekin harremanetan jartzen bazara, elkarrekintzan zehar ematen diguzun informazioa biltzen dugu.
  • Beste pertsona batzuei buruzko informazioa gurekin partekatzen baduzu (adibidez, funtzio jakin baterako lagun baten kontaktu-datuak erabiltzen badituzu), informazio hori zure izenean prozesatzen dugu zure eskaera betetzeko.
  • Jakina, beste kideekin dituzun txatak eta argitaratzen dituzun edukiak ere prozesatzen ditugu, zerbitzuen funtzionamendurako beharrezkoa den moduan.

Besteengandik jasotzen dugun informazioa

Zuzenean eman diezagukezun informazioaz gain, zuri buruzko informazioa beste batzuengandik jasotzen dugu; besteak beste:

  • Kideak Kideek zuri buruzko informazioa eman dezakete gure zerbitzuak erabiltzen dituzten heinean; adibidez, zurekin elkarreraginean jarduten diren bitartean edo zuri buruzko txosten bat bidaltzen badute.

  • Sare sozialak Zure sare sozialetako kontuen bidez gurekin informazioa partekatzea erabaki dezakezu, hala nola Tinder-eko kontua sortzeko eta hartan saioa hasteko sare sozialetako kontu bat edo beste kontu bat erabiltzea erabakitzen baduzu (adibidez, Facebook, Google edo Apple) edo gure zerbitzuetara informazioa kargatzea erabakitzen baduzu, hala nola sare sozialetako kontu bateko argazkiak (esaterako, Instagram edo Spotify).

  • Afiliatuak Tinder Match Group negozio-familiako parte da. Match Group-ek kideen segurtasuna lehentasun nagusitzat hartzen du. Match Group-en beste zerbitzu baterako sarbidea debekatu badizute, baliteke zure informazioa gurekin partekatzea beharrezko neurriak har ditzagun; besteak beste, zure kontua ixtea edo gure zerbitzuetan kontu bat sortzea eragoztea.

  • Beste bazkide batzuk Baliteke gure bazkideengandik zuri buruzko informazioa jasotzea, baldin Tinder-en iragarkiak bazkide horien zerbitzuetan argitaratu badira (kasu horretan, baliteke kanpainaren arrakastaren xehetasunak helaraztea). Legez baimenduta dagoenean, ustezko edo kondenatutako gaizkileei buruzko informazioa ere jaso dezakegu hirugarrenen eskutik, gure kideen segurtasuna bermatzeko ahaleginaren baitan.

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean jasotako informazioa

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, erabilitako eginbideen datu teknikoak sortzen dira, baita haiek erabili dituzun moduari eta gure zerbitzuetara iristeko erabiltzen dituzun gailuei buruzkoak ere. Xehetasun gehiago lortzeko, ikusi beheko edukia:

  • Erabilera-informazioa Zerbitzuak erabiltzean, gure zerbitzuetan egiten dituzun jarduerei buruzko datuak sortzen dira, hala nola haiek erabiltzeko moduari buruzkoak (adibidez, saioa noiz hasi duzun, erabili dituzun eginbideak, egindako ekintzak, erakutsi zaizun informazioa, elkarrekintzan aritzeko erabili dituzun webguneen helbide eta iragarkiak) eta beste kideekin dituzun elkarrekintzei buruzkoak (adibidez, zurekin konektatzen diren eta elkarreraginean jarduten diren kideak, haiekin harremanetan noiz izan zaren, eta bidali eta jasotzen dituzun mezuen kopurua).

  • Gailuaren informazioa Gure zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun gailuei buruzko informazioa biltzen dugu, hardware eta softwarearen informazioa barne, hala nola IP helbidea, gailuaren IDa eta mota, aplikazioen ezarpenak eta ezaugarriak, aplikazioen hutsegiteak, publizitate IDak (ausaz sortutako zenbakiak dira, eta zure gailuaren ezarpenetan sartuz berrezar daitezke), cookieekin lotutako identifikatzaileak, edo gailu edo arakatzaile bat modu esklusiboan identifikatu dezaketen beste teknologia batzuk.

  • Bestelako informazioa zure onespenarekin Baimena ematen badiguzu, zure geokokapen zehatza jaso dezakegu (latitudea eta longitudea). Baliteke geokokapena atzeko planoan biltzea, zerbitzuak erabiltzen ez dituzunean ere, eman diguzun baimenak bilketa hori berariaz baimentzen badu. Zure geokokapen zehatza biltzeko baimena ukatzen badiguzu, ez dugu jasoko. Era berean, onespena ematen baduzu, argazkiak eta bideoak bil ditzakegu (adibidez, argazki edo bideo bat argitaratu nahi baduzu edo gure zerbitzuetako streaming funtzioetan parte hartu nahi baduzu).

4. Cookieak eta datuak biltzeko antzeko beste teknologia batzuk

Cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditugu, eta baliteke beste batzuei haiek erabiltzeko baimena ematea (adibidez, sareko kokapen-adierazleak, pixelak eta SDK-k), zu eta/edo zure gailua(k) ezagutzeko. Zergatik erabiltzen ditugun jakiteko eta haiek hobeto kontrolatzen ikasteko, gure Cookie-politika irakur dezakezu.

Web arakatzaile batzuek (Safari, Internet Explorer, Firefox eta Chrome barne) "Ez jarraitu" (" DNT ") funtzio bat dute; haren bidez, erabiltzaileak lineako jardueraren jarraipena egiterik nahi ez duela esaten zaie webguneei. DNT seinaleei erantzuten dien webgune batek DNT seinale bat jasotzen badu, arakatzaileak blokeatu egin dezake webgune horrek erabiltzaileari buruzko informazio jakina biltzeko aukera. Arakatzaile guztiek ez dute eskaintzen DNT aukera, eta DNT seinaleak ez dira uniformeak oraindik. Hori dela eta, negozio askok, Tinder barne, ez diete DNT seinaleei erantzuten.

5. Nola erabiltzen dugun informazioa

Batik bat, zerbitzuak emateko eta hobetzeko erabiltzen dugu zure informazioa. Gainera, zu seguru mantentzen laguntzeko eta zuretzat agian interesgarria izango den publizitatea eskaintzeko erabiltzen dugu zure informazioa. Zure informazioa erabiltzeko ditugun arrazoi ezberdinen azalpen zehatzagoa lortzeko (adibide praktikoekin batera), jarraitu irakurtzen.

A. Zure kontua administratzeko eta zerbitzuak zuri emateko

  • Zure kontua sortu eta kudeatu
  • Bezeroarentzako arreta eskaini eta zure eskaerei erantzun
  • Zure transakzioak osatu
  • Gure zerbitzuen inguruan zurekin komunikatu

B. Beste erabiltzaile batzuekin konektatzen laguntzeko

  • Ezagutzeko beste kide batzuk gomendatu
  • Kide-profilak elkarri erakutsi

C. Tinder-en zerbitzu berriak emateko

  • Zure profila Tinder-en eginbide eta aplikazio berrietan erregistratu eta erakutsi
  • Zure kontua eginbide eta aplikazio berri horietan kudeatu

D. Publizitate- eta marketin-kanpainak egiteko

  • Zozketak, lehiaketak, deskontuak edo bestelako eskaintzak kudeatu
  • Gure zerbitzuetan publizitate-kanpainak egin eta haiek duten eraginkortasuna neurtu, eta gure zerbitzuetatik kanpo Tinder sustatzen duten marketin-kanpainak egin eta haien eraginkortasuna neurtu
  • Agian zuretzat interesgarriak izango diren produktu edo zerbitzuen inguruan zurekin komunikatu

E. Gure zerbitzuak hobetzeko eta berriak garatzeko

  • Foku-taldeak, merkatu-azterketak eta inkestak kudeatu
  • Gure zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, bezeroarentzako arreta-taldeekin izandako interakzioak berrikusi
  • Kideek normalean zerbitzuak nola erabiltzen dituzten ulertu, haiek hobetzeko (adibidez, eginbide jakin baten itxura aldatzea edo hura nabarmen aldatzea erabaki dezakegu, kideek harekiko duten erreakzioaren arabera)
  • Eginbide eta zerbitzu berriak garatu (adibidez, kideengandik jasotako eskaeren arabera, baliteke interesetan oinarritutako eginbide berri bat sortzea erabakitzea).

F. Iruzurra eta legez kanpoko edo baimendu gabeko beste jarduera batzuk saihesteko eta detektatzeko, eta haien aurka borrokatzeko

  • Gure Erabilera-baldintzen urraketak (unean unekoak, ustezkoak nahiz alegatuak) hauteman eta haien aurkako neurriak hartu; batez ere, txostenak eta kideen arteko elkarrekintzak aztertuz
  • Gure Erabilera-baldintzak urratzearen aurkako neurriak hobeto ulertu eta diseinatu
  • Urraketak berriro ez gertatzeko, gure Erabilera-baldintzen urraketekin erlazionatutako datuak gorde
  • Gure eskubideak bete edo egikaritu; adibidez, gure Erabilera-baldintzak
  • Haien bidalketaren ondorioz zer egin dugun jakinaraztea txostenak bidaltzen dituzten pertsonei

G. Legeak betetzen direla bermatzeko

  • Lege-eskakizunak bete
  • Justiziari lagundu

Profilaren bidez eta erabaki automatizatuen bidez informazio pertsonala nola prozesatzen dugun jakiteko, ikusi gure FAQ atala.

Pribatutasun-politika honetan deskribatzen den moduan zure informazioa prozesatzeko, honako legezko oinarri hauetan oinarritzen gara:

  • Gure zerbitzua eskaintzea: goiko A, B eta C helburuetarako zure informazioa prozesatzearen arrazoia gurekin duzun kontratua gauzatzea da. Adibidez, gure zerbitzua konexio esanguratsuak sortzeko erabiltzen ari zaren heinean, zure kontu eta profila mantentzeko erabiltzen dugu zure informazioa. Halaber, beste kideek hura ikusteko eta zuri beste kide batzuk gomendatzeko erabiltzen dugu, bai eta zuri nahiz beste kide batzuei gure doako eta ordainpeko eginbideak eskaintzeko ere.
  • Interes legitimoak: aurreko D, E eta F helburuetarako tratatzen dugu zure informazioa, gure interes legitimoan oinarrituta. Adibidez, eskaintzak etengabe hobetzeko, erabiltzaileek gure zerbitzuetan duten jokabidea aztertzen dugu; gure ustez interesatuko zaizkizun eskaintzak iradokitzen ditugu, eta gure zerbitzuak sustatzen; gure kideak seguru mantentzeko, informazioa prozesatzen dugu; eta, beharrezkoa denean, gure eskubideak betearazteko, justiziari laguntzeko, eta ekintza juridikoen aurrean geure burua defendatzeko prozesatzen ditugu datuak.
  • Lege eta arau aplikagarriak betetzea: Goiko G helbururako prozesatzen dugu zure informazioa, lege eta arau aplikagarriak betetzeko eta lege eta arau aplikagarriak betetzen ditugula frogatzeko. Adibidez, gure kontabilitate-, zerga- eta beste lege-datu batzuk gordetzeko betebeharrekin bat etorriz, eta justiziaren sarbide-eskaera baliodunei erantzun ahal izateko, trafiko-datuak eta transakzioei buruzko datuak gordetzen ditugu. Era berean, kideek ematen diguten onespena eta eginbide edo prozesamendu jakin bat bertan behera uzteko hartu izan dituzten erabakiak frogatzen dituzten datuak gordetzen ditugu.
  • Onespena: Jurisdikzio jakin batzuetan agian "berezia" edo "kontuzkoa" den informazioa ematea aukeratzen baduzu, hala nola zure sexu-orientazioa, informazio hori Pribatutasun-politika honen arabera tratatzea onartzen ari zara. Noizean behin, baliteke zure onespena eskatzea informazio zehatza biltzeko; esate baterako, zure geokokapen zehatza edo zure informazioa arrazoi zehatz batzuengatik erabiltzeko. Zenbait kasutan, onespena kendu egin dezakezu ezarpenak egokituz (adibidez, gure geokokapen zehatzaren bilketari dagokionez) edo edukia ezabatuz (adibidez, profilean berezi edo kontuzkotzat jo daitekeen informazioa adierazi duzunean). Nolanahi ere, edozein unetan ken dezakezu onespena, Pribatutasun-politika honen amaieran ematen den helbidean gurekin harremanetan jarriz.

6. Informazioa nola partekatzen dugun

Gure helburua konexio esanguratsuak egiten laguntzea denez, kideek elkarren artean partekatzen dute informazioa batez ere, noski. Zerbitzuak ematen laguntzen diguten zerbitzu-hornitzaile eta bazkideekin ere partekatzen dugu kide batzuen informazioa, bai eta Match Group-eko beste enpresa batzuekin (behean zehaztutako arrazoiengatik) eta, kasu batzuetan, legezko aginteekin ere. Irakurri xehetasun gehiago zure informazioa beste batzuekin partekatzeko moduari buruz.

Beste kide batzuekin

Zerbitzuan (zure profil publikoa barne) informazioa borondatez zabaltzen duzunean, informazioa beste kideekin partekatzen duzu. Mesedez, kontuz zure informazioarekin, eta ziurtatu partekatzen duzun edukia ikusgai egotearekin eroso zaudela.

Zure profil osoan, haren zati batean, edo zuri buruzko eduki edo informazio jakin batzuetan audientzia mugatzea aukeratzen baduzu, zure ezarpenen arabera egongo da ikusgai.

Norbaitek zu inplikatzen zaituen txosten bat bidaltzen badu (adibidez, gure Erabilera-baldintzak urratu dituzun erreklamazio bat), berriemaileari jakinarazi diezaiokegu bere txostenaren ondorioz burutu ditugun ekintzak, halakorik balego. *

Gure zerbitzu-hornitzaile eta bazkideekin

Bitartekariak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak funtzionatzen eta hobetzen laguntzeko. Bitartekari horiek hainbat zereginetan laguntzen digute; besteak beste, datuak ostatatu eta mantentzen, analisiak egiten, bezeroen arreta ematen, marketin- eta publizitate-jarduerak gauzatzen, ordainketak prozesatzen eta segurtasun-eragiketak egiten. Gure zerbitzuak banatzen eta iragartzen laguntzen diguten bazkideekin ere partekatzen dugu informazioa. Adibidez, baliteke zuri buruzko informazio mugatua ematea publizitate-bazkideei, gizakiok ez ulertzeko moduan zifratua.

Prozesu zorrotz bati jarraitzen diogu edozein zerbitzu-hornitzaile kontratatu aurretik edo edozein bazkiderekin lan egin aurretik. Gure zerbitzu-hornitzaileek eta bazkideek konfidentzialtasun-betebehar zorrotzak onartu behar dituzte. *

Gure afiliatuekin

Tinder Match Group negozio-familiako parte da.

Afiliatuekin, helburu legitimo mugatuetarako partekatzen dugu zure informazioa, behean zehazten den moduan:

  • Match Group-eko plataforma guztiak seguruagoak izateko eta plataforma batean aurkituriko gaizkileen inguruko neurriak beste plataforma batzuetan ere hartu ahal izateko (adibidez, haiek debekatzeko); datuak prozesatzeko eragiketetan lagun diezaguten, zerbitzu-hornitzaile gisa, gure aginduei jarraituz eta gure izenean. Haien laguntza-ekintzen artean, baliteke prozesamendu-eragiketa teknikoak egotea, hala nola datuak ostatatzea eta mantentzea, bezeroei laguntza-zerbitzua ematea, marketin- eta publizitate-jarduerak gauzatzea, analisiak egitea, finantza- eta kontabilitate-laguntza ematea, gure zerbitzua hobetzea, gure datu eta sistemak babestea, eta spamaren, abusuen, iruzurren, arau-hausteen eta bestelako bidegabekerien aurka borrokatzea.

  • Gainera, baliteke informazioa Match Group-eko beste enpresekin partekatzea beste negozio-helburu legitimo batzuetarako; besteak beste, auditoretzak, analisiak eta txosten bateratuak, lege aplikagarriek onartzen duten tokian eta moduan.

Partekatzeko funtzioa

Beste kideen profilak gure zerbitzuetatik kanpoko jendearekin parteka ditzakezu, bai eta haiek zurea ere, partekatzeko funtzioa erabiliz. *

Transakzio korporatiboetarako

Baliteke zure informazioa transferitzea, osorik edo partzialki, baldin eta hauetakoren batean parte hartzen badugu: fusioak, salmentak, erosketak, desinbertsioak, berregituraketak, berrantolaketak, desegiteak, porrotak edo beste jabetza- edo kontrol-aldaketa batzuk. *

Legea betearazteko / Legeak eskatzen duenean

Arrazoiz beharrezkoa bada, zure informazioa ezagutarazi ahal izango dugu: (i) legezko prozesu bat betetzeko, hala nola epai-aginduak, zitazioak edo bilaketa-aginduak, gobernuaren/justiziaren ikerketak, edo beste legezko eskakizun batzuk; (ii) delituak prebenitu edo detektatzen laguntzeko (kasu bakoitzean, lege aplikagarrien arabera); edo (iii) edozein pertsonaren segurtasuna babesteko. *

Eskubide legalak betearazteko

Baliteke egoera hauetan informazioa partekatzea: (i) hura jakinarazteak gure erantzukizuna arintzen badu abian nahiz abiaraztear den auzi batean; (ii) gure kideen, negozio-bazkideen edo beste interesdunen legezko eskubideak eta gure legezko eskubideak babesteko beharrezkoa bada; (iii) zurekin ditugun akordioak betearazteko; eta (iv) legez kanpoko ekintzak, ustezko iruzurrak edo bestelako bidegabekeriak ikertzeko, eragozteko edo haien inguruan neurriak hartzeko. *

Zure onespenarekin edo zure eskariz

Baliteke onespena eskatzea zure informazioa bitartekariekin partekatzeko. Edozein kasutan, argi utziko dugu zergatik partekatu nahi dugun informazioa.

Informazio ez-pertsonala erabili eta partekatu ahal izango dugu (hau da, berez nor zaren identifikatzen ez duen informazioa; esate baterako, gailuaren informazioa, datu demografiko orokorrak, jokabide-datu orokorrak eta identifikaziorik gabeko geokokapena), baita informazio pertsonala ere, gizakiak irakurtzeko modukoa ez den modu batean, aurreko egoeraren batean. Baliteke informazio hori Match Group-eko beste enpresa batzuekin eta bitartekariekin (batez ere iragarleekin) partekatzea, gure zerbitzuetan eta hirugarrenen webguneetan edo aplikazioetan zuzendutako publizitatea garatzeko eta emateko, eta ikusten duzun publizitatea aztertzeko eta haren berri emateko. Informazio hori beste iturri batzuetatik bildutako informazio pertsonala ez den informazio gehigarriarekin edo gizakiak orakurtzeko modukoa ez den forman konbina dezakegu. Cookieen eta antzeko teknologien erabilerari buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Cookie-politika

7. Mugaz gaindiko datu-transferentziak

6. atalean ezarritako informazioa partekatzean, datuak mugaz gaindi transferitu beharko dira (Amerikako Estatu Batuetara), eta agian datuen tratamenduari buruzko lege desberdinak dituzten beste jurisdikzio batzuetara. EEEtik, Erresuma Batutik, Suitzatik edo Europako Batzordearen edo beste gobernu-erakunde eskudun baten arabera datuen babeserako lege egokiak dituzten beste herrialde batzuetatik kanpo transferitzen dugunean informazio pertsonala, kontratu-klausula estandarrak erabiltzen ditugu (kontratuko klausula estandarrak datu pertsonalak transferitzen dituzten enpresen arteko konpromisoak dira, zure datuen pribatutasuna eta segurtasuna babesteko), edo beste transferentzia-mekanismo egoki bat. Gaur egun, gure saltzaileentzako transferentziak eta haiei lotutako oinarri juridikoak berrikusten ari gara Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako datu pertsonalak AEBetara transferitzeari buruzko azken epaiaren ondorioz.

8. Zure eskubideak

Zuk zeuk zure informazioa kontrolpean izatea nahi dugu; beraz, eskura dituzun aukera eta tresna hauek gogorarazi nahi dizkizugu:

  • Zerbitzuko tresnak atzitu/eguneratu. Zerbitzuaren barruan zuzenean eman dizkiguzun eta zure kontuarekin erlazionatutako informazioa atzitzen, zuzentzen edo kentzen laguntzen dizute tresnek eta kontuaren ezarpenek. Tresna eta ezarpen horiei buruzko galderarik baduzu, jarri harremanetan gure bezeroarentzako arreta-taldearekin hemen.
  • Gailuaren baimenak. Baliteke plataforma mugikorrek baimen-sistemak izatea gailuko datu eta jakinarazpen mota jakinetarako, hala nola telefono-kontaktuak, argazkiak, kokapen-zerbitzuak, push jakinarazpenak eta publizitate-identifikatzaileak. Dagokion informazioa biltzeko edo prozesatzeko onespena emateko edo aukera hori ukatzeko, edo dagozkion jakinarazpenak bistaratzeko onespena emateko edo aukera hori ukatzeko, gailuko ezarpenak alda ditzakezu. Jakina, kasu horretan, baliteke zenbait zerbitzuk funtzionaltasuna galtzea.
  • Desinstalatu. Aplikazio batek informazioa biltzeko aukera guztiz geldiarazteko, hura desinstala dezakezu, gailuaren desinstalazio-prozesu estandarra erabiliz. Gogoratu aplikazio bat desinstalatzeak EZ duela zure kontua ixten. Kontua ixteko, erabili dagokion funtzioa zerbitzuan.
  • Kontua itxi. Kontua ixteko, dagokion funtzioa erabil dezakezu zerbitzuan zuzenean.

Zure pribatutasun-eskubideen berri izan dezazun ere nahi dugu. Hona hemen gogoratzeko funtsezko puntu batzuk:

  • Zure informazioa berrikusi. Baliteke pribatutasun-lege aplikagarriek zuri buruz gordetzen dugun informazio pertsonala berrikusteko eskubidea ematea (jurisdikzioaren arabera, baliteke izen hauetako bat izatea: datuak atzitzeko eskubidea, datuak beste norabait eramateko eskubidea, datuak ezagutzeko eskubidea edo termino horien aldaeraren bat). Eskubide hori gauzatzeko, egin eskaera hemen.
  • Zure informazioa eguneratzea. Zuri buruz daukagun informazioa zuzena ez dela edo hura erabiltzeko eskubiderik ez dugula uste baduzu, eta, hura zuzentzeko, ezabatzeko, tratatzeari uzteko edo haren prozesamendua mugatzeko eskatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen.

Zure babeserako eta gure kide guztien babeserako, baliteke goiko eskaerei erantzun ahal izateko nortasun-egiaztagiria eskatzea.

Gogoan izan eskaerak ukatu ditzakegula, besteak beste, ezin bazaitugu autentifikatu, eskaera legez kontrakoa edo baliogabea bada, edo merkataritza-sekretuak nahiz besteren jabetza intelektuala, pribatutasuna edo beste eskubide batzuk urratzen baditu. Beste kide bati buruzko informazioa jaso nahi baduzu, hala nola gure zerbitzuaren bidez jaso dituzun mezuen kopia bat, beste kideak gurekin harremanetan jarri beharko du informazioa zabaldu aurretik bere idatzizko onespena emateko. Eskaerari erantzun ahal izateko, baliteke haren nortasun-egiaztagiria ere eskatzea.

Gainera, ezin izango ditugu bideratu informazio pertsonala prozesatzearen aurka egiteko edo hura murrizteko zenbait eskaera, batez ere eskaera horiek gure zerbitzua ematen jarraitzen uzten ez badigute. Adibidez, ezingo dizugu eskaini zerbitzua zure jaioteguna ez badugu eta, beraz, 18 urte edo gehiago dituzula ziurtatu ezin badugu.

Zenbait herrialdetan (besteak beste, Europako Esparru Ekonomikoan eta Erresuma Batuan), datuen babeserako agintaritzaren aurrean kexa bat jartzeko eskubidea duzu, zure informazio pertsonala prozesatzeko moduagatik kezkatuta bazaude. Europako Esparru Ekonomikoari dagokion datuak babesteko arautzaileari buruzko informazioa hemen aurki dezakezu, eta Erresuma Batuari dagokiona, hemen. Kexa jartzeko erabil dezakezun datuak babesteko agintaritza zure ohiko bizilekukoa izan daiteke, edota lan egiten duzun tokikoa edo ustezko arau-haustea gertatu den tokikoa.

9. Zenbat denboraz gordetzen dugu zure informazioa

Zure informazio pertsonala negozio-helburu legitimoetarako behar dugun bitartean soilik gordetzen dugu (5. atalean ezarritakoaren arabera) eta lege aplikagarriek baimentzen duten moduan. Gure zerbitzuak erabiltzeari uztea erabakitzen baduzu, kontua itxi dezakezu, eta profilak beste kideentzat ikusgai egoteari utziko dio. Kontuan izan kontua automatikoki itxiko dugula bi urtez inaktibo egonez gero. Kontua itxi ondoren, zure informazio pertsonala ezabatuko dugu, behean azaltzen den moduan:

  1. Gure kideen segurtasuna babesteko, segurtasunezko hiru hilabeteko atxikitze-aldi bat ezartzen dugu kontua itxi ondoren, edo urtebetekoa, kontua debekatu egiten denean. Epe horretan, zure informazioa gordetzen dugu, legez kanpokoak edo kaltegarriak diren jokabideak ikertu behar baditugu ere. Segurtasunezko atxikitze-aldi horretan informazioa gordetzea gure interes legitimoan eta balizko hirugarren biktimen interes legitimoan oinarritzen da.
  2. Segurtasunezko atxikitze-aldia igarotakoan, datuak ezabatzen ditugu, eta informazio mugatua soilik gordetzen dugu helburu zehatzetarako, behean zehazten den moduan:
    • a) Datu mugatuak mantentzen ditugu, datu-atxikitzearen inguruko legezko betebeharrak gordetzeko. Bereziki, hauek gordetzen ditugu: transakzio-datuak 10 urtez, zerga- eta kontabilitate-legeen eskakizunak betetzeko; kreditu-txartelen informazioa, erabiltzaileak transakzioa inpugnatu dezakeen denboran; eta "trafiko-datuak"/erregistroak urtebetez, datu-atxikitzearen inguruko legezko betebeharrak gordetzeko. Era berean, kideek ematen diguten onespenaren erregistroak gordetzen ditugu bost urtez, lege aplikagarriak betetzen ditugula frogatzeko.
    • b) Informazio mugatua mantentzen dugu, gure interes legitimoan oinarrituta: bezeroen arreta-zerbitzuko erregistroak eta laguntza-datuak gordetzen ditugu bost urtez, baita deskargen/erosketen kokapen zehaztugabea ere, erreklamazioen aurrean geure burua defendatzeko eta gure eskubideak gauzatzeko; iraganeko kontuen eta harpidetzen existentziari buruzko informazioa, zeina zure azken kontua itxi eta hiru urtera ezabatzen baitugu, finantza-aurreikuspen eta -txostenak egokiak eta zehatzak direla bermatzeko; profilen datuak urtebetez, auzi potentzialetan legezko erreklamazioak ezartzeko, egikaritzeko edo defendatzeko; eta debekatutako kideei kontu berri bat irekitzea eragozteko beharrezkoak diren datuak, gure kideen segurtasuna eta ezinbesteko interesak bermatzeko behar den bitartean.
    • c) Azkenik, gure interes legitimoaren arabera gordetzen dugu informazioa, informazioa gordetzea eskatzen digun aparteko arazo, erreklamazio edo gatazka bat dagoenerako (batez ere, legezko zitazio baliodun bat edo datuak gordetzeko eskaera bat jasotzen dugunerako —kasu horretan, datuak mantendu beharko ditugu, gure legezko betebeharrak gordetzeko—, edo datuak beste edozertarako beharrezkoak direnerako, prozedura judizialaren barruan).

10. Haurren pribatutasuna

Gure zerbitzuak 18 urte edo gehiago dituzten pertsonentzat dira soil-soilik. 18 urtetik beherako pertsonak ez ditugu onartzen gure plataforman. Kide bat 18 urtetik beherakoa dela susmatzen baduzu, erabili zerbitzuan eskuragarri dagoen salaketa-mekanismoa.

11. Lanpostuetarako hautagaiak, kontratistak eta saltzaile-ordezkariak

Gure lanpostuetarako hautagaien, kontratisten eta saltzaile-ordezkarien informazio pertsonala prozesatzen dugu, kontratazioa eta talentu-kudeaketako eragiketen eta kontratista nahiz saltzaileek ematen dizkiguten zerbitzuen kudeaketaren barruan. Tinder-eko lanpostuetarako hautagaia, kontratista edo saltzaile-ordezkaria bazara, Pribatutasun-politika honen baldintza garrantzitsu batzuk aplikatzen zaizkio zure informazio pertsonalaren prozesamenduari, gai hauek jorratzen dituzten Pribatutasun-politika honetako atal hauek barne: zure informazio pertsonala prozesatzeaz arduratzen den entitatea, informazio pertsonalaren transferentziak, lege aplikagarrien arabera agian dauzkazun eskubideak, nola jarri gurekin harremanetan eta espezifikoki Kaliforniarako informazioa.

Lan-eskatzailea bazara, baliteke prozesatzen dugun zuri buruzko informazio pertsonala ezberdina izatea bilatzen ari zaren lanpostuaren arabera, baina normalean zure lan-eskaeraren barruan ematen duzuna hartzen du barne, baita lanbide-kualifikazioak, esperientzia eta kontratatzaileek nahiz hirugarrenek gurekin partekatzen duten erreferentziazko informazioa ere. Informazio hori kontratazio-prozesuan laguntzeko erabiltzen dugu, eta horrek lan-kontratu bat sor dezake. Kontratisten eta saltzaile-ordezkarien kasuan, baliteke identifikazio-informazioa eta lanarekin lotutako informazioa prozesatzea, zurekin eta zure enpresarekin dugun harremana kudeatzeko beharrezkoa den moduan, beharrezkoa baita zerbitzu-kontratua aplikatzeko, eta legezko erreklamazio potentzialak ezartzeko, egikaritzeko edo defendatzeko. Baliteke kontratazio-eragiketetan eta datu teknikoak prozesatzeko eragiketetan laguntzen diguten zerbitzu-hornitzaileekin eta Match Group-en enpresekin partekatzea informazio pertsonala (adibidez, afiliatu baten langileekin negozio-harremanak badituzu). Zure informazio pertsonala helburu horietarako behar den bitartean soilik gordetzen dugu.

12. Pribatutasun-politikaren aldaketak

Konexio esanguratsuak sortzen laguntzeko modu berri eta berritzaileen bila gabiltzanez beti, eta datuen inguruan ditugun jardunbideei buruzko azalpenak eguneratuta egon daitezen ahalegintzen garenez, baliteke politika hau denborarekin aldatzea. Edozein aldaketa esanguratsu indarrean jarri aurretik, jakinarazi egingo dizugu, aldaketak berrikusteko denbora izan dezazun.

13. Nola jarri gurekin harremanetan

Pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu, aukera desberdinak dituzu jarraian:

Europako Esparru Ekonomikoan, Erresuma Batuan edo Suitzan bizi bazara:

Online: hemen

Posta bidez:

Datuak babesteko arduraduna

MTCH Technology Services Limited

Tinder

WeWork Charlemont Exchange

42 Charlemont Street

Dublin 2, D02 R593

Irlanda

Datuak babesteko arduradunarekin harremanetan jartzeko informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen.

Japonian bizi bazara:

Online: hemen

Posta bidez:

Datuak babesteko arduraduna

MG Japan Services GK

c/o Match Group, LLC

8750 North Central Expressway

Suite 1400

Dallas, TX 75231

Ameriketako Estatu Batuak

Europako Esparru Ekonomikotik, Erresuma Batutik, Suitzatik eta Japoniatik kanpo bizi bazara:

Online: hemen

Posta bidez:

Datuak babesteko arduraduna

Match Group, LLC

8750 North Central Expressway

Suite 1400

Dallas, TX 75231

Ameriketako Estatu Batuak